Sarre (ibaia)
Itxura
Sarre / Saar Saar (de), Sarre (fr) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 246 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°32′05″N 7°09′58″E / 48.5347°N 7.1661°E |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Sarre |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 7.431 km² |
Arro hidrografikoa | Moselle basin (en) |
Ur-emaria | 78,2 m³/s |
Iturburua | Abreschviller, Grandfontaine eta Hermelange |
Bokalea () | Mosela |
Sarre edo Saar[1] (frantsesez Sarre, alemanez Saar), Frantzian sortu eta Alemaniako Sarre estatua zeharkatzen duen ibaia da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vosgeetan du iturburua, Frantzian, Alsazia eta Lorrena eskualdeen arteko mugan. Bi errekak bat egiten dute Lorquin herrian, alde batetik Sarre Rouge (gorriak) eta bestetik Sarre Blanche (zuriak). Behin Saar eratuta, honek 126 kilometro egiten ditu Frantzian, ibaiaren luzeraren erdia inguru, eta ondoren Alemaniako Sarre estatuan sartzen da, 120 kilometro haratago urak Mosela ibaira isurtzen dituelarik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarre ibaia oso garrantzitsua izan zen Sarre estatuarentzako, izan ere bertan ekoizten ziren ikatz, burdin eta altzairuak itsasuntzi eramaten baitziren Renaniara, Ruhr eskualdera eta azkenik Rotterdameko kaira.
Ikustekoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Völklingengo burdingintza: Saar ibaiaren ertzean UNESCOk 1994 urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuen lantegia.
- Mettlach ondoan Sarre ibaiak egiten duen meandroa.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Blies
- Nied
- Prims